Gizartea
Koronabirusa
Bizkaiko egoitzetako 33 erabiltzaile eta 12 langilek, positibo koronabirusean
eitb.eus
Lurraldeko 155 egoitzetako 20tara iritsi da covid-19a. Positibo eman duten 25 erabiltzaile daude ospitaleratuta.
-
Bizkaiko adinekoen 20 egoitzatara iritsi da koronabirusa.
Bizkaian adinekoak jasotzeko baimenduta dauden 155 egoitzetatik, 20tara iritsi da koronabirusa, martxoaren 22an, igandearekin, jasotako datuen arabera, Bizkaiko Aldundiak iragarri duenez.
Egoitzen zortzi erabiltzailek positibo baieztatua eman dute covid-19an; 25 erabiltzaile ospitaleratuta daude, positibo emanda; egoitzetako 12 langilek ere positibo eman dute; eta 52 lagun gehiago isolatuta daude, covid-19an positibo eman gabe.
20 zentro horietatik batek 14 eguneko isolamendu-aldia burutu du, eta ez du kasu gehiagorik atzeman.