Gizartea
Koronabuloak
Koronabirusa ez da etxean sartzen zapatetako zolan
EiTB
Erredakzioa
Osasun Ministerioak irizpidea aldatu ostean, eduki honen informazio eguneratua atari honetako beste albiste honetan aurki daiteke: 'Koronabirusa: zer egin behar dut nire oinetakoekin etxera iristean?'
-
Fernando Simon, Osasun Larrialdi eta Alerta Zentroko zuzendaria. Argazkia: EFE
Mezu hau duela egun batzuk hedatu da WhatsApp bidez: "Italiatik mezu bat iritsi zait. Etxetik irteten zaretenean, berriz etxean sartu aurretik, zapatak kendu eta etxetik kanpo utzi. Kalera irteteko hobe da beti zapata berdinak erabiltzea. Hau guztia komentatzen dut, birusak errepidean 9 egunez bizirauten duelako. Txinan arrazoi honengatik desinfektatzen dituzte kaleak. Besarkada bat".
Bada, mezu honetan esaten dena gezurra da. WhatsAppez hedatu den mezu horrek dioena gezurra dela adierazi du Fernando Simon Osasun Larrialdi eta Alerta Zentroko zuzendariak. "Ez da beharrezkoa zapatak etxetik kanpo uztea", jakinarazi du Simonek, Moncloan eman duen prentsaurrekoan. WhatsApp bitartez zabaldutako mezuak esaten duena faltsua dela adierazi du Silvio Brusaferro Italiako Osasun Institutu Nagusiko presidenteak ere.
Bestalde, Fabrizio Pregliaco Milango Unibertsitateko birologoak, honakoa erantzun du: "Egia da birusak egun batzuk biziraun ditzakeela, baina baliogabeko karga biralarekin. Zikinkeriak, edota substratu organikoak, mikroorganismoaren biziraupena erraztu dezake, baina zapatetan gera daitekeen proportzioa hutsala da".