Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Jaurlaritzak guardiako ostatuak baimenduko ditu funtsezko zerbitzuetako langileentzat

eitb.eus

Establezimenduok ateak ireki ahal izango dizkiete oinarrizko zerbitzuetako beharginei, hala nola garraiolariei, garbiketa eta desinfekzioko langileei…

  • Hotelak

    Jaurlaritzak hotel zerrenda bat egin du ezinbesteko langileentzat

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak guardiako ostatu-establezimenduen sarea sortu du, oinarrizko zerbitzuetako langileei (garraiolariak, garbiketa edo desinfekziorako lekualdatutako langileak eta abar), non gelditu eskaintzeko.

Espainiako Osasun Ministerioak, 257/2020 Aginduaren bidez salbuespen batzuk izan ezik turismo-ostatuko establezimendu guztiak ixtea agindu eta gero, Turismo Sailak guardiako hotel batzuk ezarri ditu, "Euskadiko Hotel eta Ostalaritza Elkarteekin elkarlanean", Sonia Perez sailburuaren hitzetan, langile horiei arreta emateko, hala behar izanez gero.

Establezimendu hauek dira: Ercilla hotela, Santiago Bilbao apartamentu turistikoak eta Abba Suites Bilbao City Center (Bizkaia), Jardines de Uleta hotela eta Ruta de Europa hotela (Araba) eta Legazpi ostatua, HK10 hotela eta Arima apartamentuak (Gipuzkoa).

257/2020 Aginduak, gainera, zenbait salbuespen zehazten ditu, guardiako ostatuez gain. Salbuespen horien bidez, establezimendu turistikoak jendearentzat irekita egon daitezke, baldin eta bezeroak, alarma-egoera deklaratu zen unean, modu egonkorrean ostatu hartuta bazeuden eta sasoi osorako ostatu hartuta badaude.

Sailak informaziorako helbide elektroniko pare bat jarri du herritarren eskura: secretaria.turismo@euskadi.eus eta dico@euskadi.eus.