Gizartea
Datu berriak
Zazpi kasu berri Arabako egoitzetan, eta Gipuzkoan 26 kasu daude jada
Agentziak | Erredakzioa
Igande honetan 10 kasu berri antzeman dituzte Gipuzkoan. Araban, berriz, zazpi kasu berriak egoitza berean eman dira, Samaniegokoan, hain zuzen.
-
Osasun langile batzuk, gaixo bat anbulantzian sartu ostean, Argazkia: Efe.
Gipuzkoako adinekoen eta menpeko pertsonen egoitzetan atzemandako COVID-19 kasuak 26 dira dagoeneko, igande honetan beste hamar lagunek positibo eman ostean.
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak ohar baten bidez gogoratu duenez, horietatik hiru oraindik ospitaleratuta daude, larri.
Aldundiko azpiegituretan kutsatutakoen artean 19 gaixotu dira adinekoen egoitzetan: hamar Iurramendin (Tolosa), bost Caser Residencial Anakan (Irun), hiru Caser Resindencial Betharramen (Hondarribia), eta bat Egogainen (Eibar).
Gainerako zazpi kasuak, berriz, pertsona desgaituentzako zentroetan jazo dira: sei Uliazpin (Hondarribia) eta bat Berrizen (Donostia).¿
Zazpi kasu berri Araban
Bestalde, beste zazpi kasu berri atzeman dituzte Samaniegoko adinekoen egoitzan, Araban. Foru Aldundiko Ongizate Sozialeko zentroetako sarean dago egoitza hori.
Duela egun batzuk, egoitza berean beste kasu bat atzeman zuten eta persona horrek, egun, ospitaleratuta jarraitzen du.
Arabako Foru Aldundiak igandean aditzera eman duenez, lurraldeko egoitza guztietan osasun emergentzia deitu aurretik hartutako isolamendu, prebentzio eta segurtasun neurriak indartzen ari dira.