Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Zigorren kopurua bikoiztu egin da egun bakarrean, EAEn: 1.256

Agentzia | Erredakzioa

Gainera, larunbatean 18 pertsona atxilotu zituzten, horietako 14 Ertzaintzak atxilotu zituen, eta lau udaltzaingoek. Nafarroan 262 salaketa egin ditu Foruzaingoak, konfinamendua hasi zenetik.

  • Bi ertzain eta oinezko bat Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

    Bi ertzain eta oinezko bat Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Ertzaintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoek 1.256 salaketa berri ezarri zituzten larunbatean, alarma egoera neurriak urratzea egotzita. Honenbestez, isunen kopurua bikoiztu da; izan ere, ostiralean 602 jarri zituzten. Guztira, 4.196 pertsona zigortu dituzte dagoeneko.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, larunbatean 18 pertsona atxilotu zituzten, horietako 14 Ertzaintzak atxilotu zituen, eta lau udaltzaingoek.

Konkretuki, larunbateko 1.256 salaketetatik, 657 Ertzaintzak aurkeztu zituen, eta beste 599 udalerrietako udaltzaingoek.

Era berean, Ertzaintzak 2.351 pertsona identifikatu eta 2.236 ibilgailu atzeman zituen trafiko kontroletan. Operazioetan 657 salaketa aurkeztu zituen, mugikortasun murrizketak urratzea leporatuta.

Bestalde, EAEko udaltzaingoek 1.489 pertsona identifikatu, 1.992 ibilgailu atzeman eta 599 isun jarri zituzten.

Lurraldeka, Ertzaintzak 1.846 pertsona identifikatu zituen Gipuzkoan, eta horietako bost atxilotu zituen. Ertzainek beste 290 lagun salatu zituzten. Gainera, 1.400 ibilgailu atzeman zituzten. Bizkaian, 358 identifikatu, zazpi atxilotu, 268 salatu eta 385 ibilgailu izan dira.

Araban, 147 pertsona identifikatu zituzten, bi atxilotu, 99 salatu eta 451 ibilgailu.

Udaltzaingoen datuei dagokionez, Gipuzkoan 409 pertsona identifikatu zituzten, bakarra atxilotu, 224 salatu eta 341 ibilgailu atzeman.

Bizkaian, udaltzainek 732 lagun identifikatu zituzten, bi atxilotu, 247 salatu eta 1.128 ibilgailu atzeman; Araban 348 identifikatu, atxilotu bakarra, 128 salaketa eta 523 ibilgailu izan ziren.

Nafarroan, 262 salaketa eta 2 atxiloketa

Bestalde, Foruzaingoak 262 pertsona salatu ditu, identifikatuen % 12,  duela astebete biztanleriaren mugikortasuna mugatu zenetik. Horrez gain, bi atxiloketa egin ditu.

Horiek dira igande honetan aditzera eman dituzten datuetako batzuk. Gaur arte, gainera, 2.124 ibilgailu kontrolatu ditu, 2.326 pertsona identifikatu, 262 salatu eta bi atxiloketa egin ditu, desobedientziagatik.

Herritarrek konfinamendu aginduaren urraketengatik egindako salaketen ondorioz, agenteek ondorengo herrietara joan behar izan dute: Irutzun, Artika (6 aldiz), Zizur Txikia, Zarrakaztelu (2), Fustiñana, Sunbilla, Figarol, Huarte, Iruña, Esterbar, Elizondo, Obanos, Cascante, Etxarri Aranatz, Burutain, Olazagutia, Olloki, Mutilva, Lezaun (2), Erratzu, Andosilla eta Berriozar.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.