Gizartea
Igandeko datu ofizialak
Koronabirusak 1.720 pertsona hil eta 28.572 kutsatu ditu, Espainian
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, 1.785 gaixo daude Zainketa Berezietako Unitatean eta beste 2.575 sendatu egin dira.
Espainiako Osasun Ministerioak 28.572 koronabirus kasu konfirmatu ditu, horietatik 3.646 berriak dira, eta 1.720 heriotza izan direla gaineratu du, atzo baino 394 gehiago.
Salvador Illak zuzentzen duen sailak aditzera eman duenez, 1.785 gaixo Zainketa Berezietako Unitatean daude, eta jada 2.575 dira sendatu diren pertsonak.
Hauek dira Espainiako Gobernuak emandako datuak:
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.