Gizartea
Koronabirusaren epidemia
EHko Mugimendu feministak "krisi mahaia" sortu du zainketen "kolapsoa" aztertzeko
Agentziak | Erredakzioa
Lehenengo bilera astelehenean egingo dute, mahai birtuala izango da, Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkaririk gabe, "egindako gonbidapenari erantzunik eman ez diotelako".
-
Bi emakume, borroka feministareb aldeko zapiekin. Argazkia: Efe.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak "krisi mahaia" sortu du , beste 20 eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera, koronabirusaren ondorioz ematen ari den "zainketen kolapsoari" aurre egiteko.
Lehenengo bilera astelehenean egingo dute, bilera birtuala izango da, eta bertan ez dira Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak egongo, "Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako gonbidapenari erantzun ez diotelako erantzun".
Komunikatu batean azaldu dutenez, 48 orduko epea eman zieten Euskadiko "eragile sozial, sindikal eta politiko ezberdinei" "COVID-19 epidemiarenondorioz beharrezkoak diren zainketen kolapsoari aurre egiten eta krisi mahai politiko-teknikoa eratzeko".
Josebe Iturrioz mugimenduko bozeramaileak adierazi du ezin dutela erantzunaren zain "denbora gehiago" eman, eta "erantzukizun moral eta politikoak" "erantzun azkarra" ematera behartzen dituela. Horretarako, 20 eragile sozialekin batera mahai bat sortzeko erabakia hartu dute, tartean "euskal gehiego sindikalaren gehiengoa ordezkatuta dago LAB, ELA, Steilas eta CNTren bidez".
Astelehenean egingo duten lehen bilera horretan mahaiaren helburuak, metodologia eta lanerako kronograma zehaztuko dute. "Egoerak luze joko duela jakinda, gauzak ondo egin nahi ditugu. Arduratsuak gara eta egoerari erantzun egokia emango diogu", esan du Iturriozek.