Gizartea
EAEn
Zaharren egoitzetako heriotzak ikertzea eskatu du Pazientearen Defendatzaileak
Agentziak | Erredakzioa
Getxoko egoitza batean bi agure hil direla eta 13 zaintzaile bajan daudela salatu dute, gaixotasunaren sintomekin.
-
Gasteizko San Mrtin egoitza.. Argazkia: Sanitas.
Pazientearen Defendatzailearen Elkarteak EAEko zaharren egoitza guztietan izan diren heriotzak eta jasotako arreta ikertzeko eskaera egin dio EAEko Fiskaltza Nagusiari.
Elkarteak aditzera eman duenez, fiskalari ikerketa bat ofizioz abian jartzeko eskaera egin dio zaharren egoera zein den eta egoitzetako langileen baldintzak aztertzeko. Konkretuki, Getxiko San Esteban egoitzaren kasua aipatu dute.
Fiskaltzari persona batek bidalitako idatzia helarazi diote, idatzi horretan, "bi agure hil direla, beste hiru ospitalera eraman dituztela eta beste batzuk egoitzan bertan sukarrak jota daudela" azaltzen dute. Egoitza Neguri auzoan dago.
Gainera, zentro horretan 13 zaintzaile bajan daudela azpimarratu dute, COVID-19 birusaren sintomekin.
Horrela, Getxoko egoitza horretako langileak eta agureak "babes eta segurtasun faltan" daudela salatu dute, "egoera jasanezina eta onartezina da, pertsonen bizitza arriskuan dago".