Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Konfinamendua urratzeagatik 2.300 isun baino gehiago jarri dituzte EAEn

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Joan den astelehenetik 65 atxiloketa izan dira, ia 5.000 lagun identifikatu eta 7.000 ibilgailu inguru geldiarazi dituzte.

  • Ertzainak herritarrei kalean kirolik egin ezin daitekeela ohartarazten.

    Ertzainak herritarrei kalean kirolik egin ezin daitekeela ohartarazten. Argazkia: EFE

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 2.338 isun jarri dituzte aste honetan, koronabirusaren hedapena ekiditeko asmoz ezarritako konfinamendua urratzea egotzita. Isun gehienak 600 eurotik gorakoak izan dira.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astelehenetik ostiralera bitartean, 65 pertsona atxilotu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber, 4.982 pertsona identifikatu eta 7.046 ibilgailu geldiarazi dituzte.

Ertzaintzak ohartarazi du konfinamendua etxean bete behar dela eta debekatuta dagoela aisialdirako kalera irtetea edo bigarren etxebizitza batera joatea.