Gizartea
KORONABIRUSA
EAEko txinatarren elkarteak osasun-materiala eman dio Gurutzetako Ospitaleari
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
EAEn bizi diren txinatarren elkarteak animo hitzak ere bidali dizkie sektoreko profesionalei.
-
Material sanitario de protección. Imagen: @GurutzetakoOsp
EAEko txinatarren elkarteak babeseko osasun-materiala eman du Gurutzetako Ospitaleko profesionalentzako.
Barakaldoko ospitalea eta ezkerraldeko zentroak biltzen dituen Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIak jakinarazi duenez, txinatarren elkarteak animo hitzak ere bidali dizkie osasun-sektoreko profesionalei.
"Espainiako Txinako Komunitateak eskerrak eman nahi dizkio osasun arloko komunitate osoari egiten ari diren ahalegin eta sakrifizioagatik. Horregatik, osasun-material hau oparitu nahi diegu mediku eta erizainei, borroka horri aurre egiteko babes egokia eta nahikoa izan dezaten. Elkarrekin gaindituko dugu, animo", idatzi dute material guztiarekin batera bidalitako gutunean.