Itxi

Gizartea

Koronabirusa

SATSE: "Premiazkoa da babeserako materiala iristea, segurtasunez lan egiteko"

Radio Euskadi | Erredakzioa

Jendeak egunero balkoietatik eskaintzen dituen animoak eskertu ditu SATSEk. Argudio zientifikoetan oinarritutako babes-neurriak eskatu dizkio Gobernuari.

  • Galdakaoko Ospitaleko kideak lanean

    Galdakaoko Ospitaleko kideen artxiboko argazkia

Amaia Mayor SATSE sindikatuko bozeramaileak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" irratsaioan onartu duenez, Galdakaoko Ospitaleko erizaina hil eta gero "tristura handia" dago osasun zerbitzuetan. "20:00etan aldarria entzutea egoera erraza ez dela gogorarazten dizun erlojua da, gizartea sufritzen ari dela. Ihesbide bat da, osasun zentroetako profesional guztiok estimatzen dugun esker ona".

"Mesedez, geratu etxean", eskatu du Mayorrek, "jar dezagun hondar granito bat kutsakorrak geldiarazteko". SATSE sindikatuko bozeramaileak "mesfidantza eta beldurra" aitortzen ditu, "protokoloak gero eta laxoagoak direlako". Ekipoak eta protokoloak "argudio zientifikoetan" oinarritu behar direla aldarrikatu du, "eta ez erabilgarritasunean".

"Erizainen babesa ziurtatzeko" eskatu du, gaixoarekin harremanetan daudelako: "Arriskua dakar haientzat, haien familientzat eta gainerako gaixoentzat".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.