Gizartea
Koronabirusa
Zer egin behar dut koronabirusaren sintomak baditut?
EiTB.EUS
Sukarra, eztula edo arnasketa-zailtasuna baduzu, kontuan izan jarraibide hauek.
-
Hainbat lagun isolatuta, Nafarroako etxe batean. Argazkia: EFE.
Koronabirusaren sintomak dituztenentzako gomendioak argitaratu dituzte Osakidetzak eta Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioak; bertan, sukarra, eztula edo arnasketa-zailtasuna dutenentzako jarraibideak daude. Hemen daude COVID-19 gaitza izateko sintomak dituztenentzako jarraibideak.
1.Zeure burua isolatu:
-Banakako erabilerako gela batean, leihoarekin, aireztatuta, atea itxita. Logelan, zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxiera hermetikoko poltsa bat. Ahal bada, banakako bainugelarekin.
-Posible ez bada, etxeko gainerakoekin bi metroko segurtasun-tartea utzi, eta garbitasuna muturrera eraman.
-Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia errespetatu; alabaina, irtetea saihestu behar da, betiere.
-Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar da adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.
2.Komunikatuta egon: telefono bat aldean izan, behar duzunaren berri emateko eta maite dituzunekin hitz egin ahal izateko.
3.Zein telefono-zenbakira deitu:
-EAEn: ohiko zure osasun zentrora.
-Nafarroan: 948 29 02 90.
4.Zeure burua zaindu: erabili parazetamola, sukarra kontrolatzeko; jarri bekokian zapi hezeak, edo hartu dutxa epela, sukarra kontrolatzen laguntzeko; likidoak edan; atsedena hartu, baina mugi zaitez gelatik, noizean behin.
5.Bakartu etxean: premiazkoena eginda, aztertu eta kontuan izan etxean bakartzeko gomendioak, eta jakinarazi zurekin bizi direnei koarentena egin behar dutela.
6.Eskuak garbitu: ziurtatu etxean denek dakitela nola garbitu eskuak zuzen.
7.14 egun: gomendatzen da isolamenduari 14 egunez eustea, sintomak hasi zirenetik, betiere egoera klinikoa gaindituta.
8.Alta: Jarraipena eta alta lehen mailako arretako medikuak gainbegiratuko ditu, edo, bestela, dagokizun telefonoan (ikusi 3. puntua).
*GOGORATU: Euskadik jarduketa-protokoloa martxan jarri du. Protokolo horrek ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Arreta Puntuetako (EAP) profesionalak, Osakidetzako larrialdien sarea eta kasu hauetarako ESI bakoitzean arduradun zuzenak dituzten ospitaleetako zerbitzuak hartzen ditu bere baitan.