Gizartea
Koronabirusa
Ibuprofenoaren erabilerak ez duela kalterik egiten esan du Munduko Osasun Erakundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nolanahi ere, aitortu egin du sendagai horrek ez duela infekzioa areagotzen.
-
El ibuprofeno no está recomendado para el coronavirus. Foto: EiTB
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nabarmendu du ibuprofenoak ez duela kalterik egiten koronabirus kasuetan.
Nazio Batuen (NBE) menpe dagoen erakunde horrek aditu medikuekin aztertu du ibuprofenoaren erabilera, eta efektu negatiborik ez duela nabarmendu du.
Aste honetan, Sendagaien Espainiar Agentziak (AEMPS) ere ukatu egin du ibuprofenoak areagotu egiten duela koronabirusaren infekzioa.
Koronabirus kasuetarako Ibuprofenoaren erabilera zalantzan jarri zuen lehena Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa izan zen. Olivierrek paracetamola hartzeko deia egin zien sukarra dutenei, ibuprofenoak sintomak larritu egiten dituelakoan.
Orain, MOEk gezurtatu egin du ibuprofenoak infekzioa areagotzen duela.