Itxi

Gizartea

Koronabuloak

Ur epelarekin gargarak egiteak ez du koronabirusa hartzea eragozten

EiTB

Irakuzketak eta ur epelarekin gargarak egiteak koronabirusa hartzea eragozten duela zabaldu da sare sozialen eta WhatsApparen bidez, baina faltsua da, eta ez du birusa hiltzen.

  • Gargaren buloa. Argazkia: @opsoms

    OPSek gargaren buloa gezurtatzeko erabilitako irudia. Argazkia: @opsoms

Irakuzketek eta ur epelarekin gargarak egiteak koronabirusa hartzea eragozten duela zabaldu da WhatsApp eta zenbait sare sozialen bitartez, baina gezurra da, eta ez du oinarri zientifikorik.

Buloa Hego Amerikan zabaldu zen, baina Europan ere bolo-bolo dabil, baita beste munduko hainbat tokitan ere. Hori dela eta, Panamerikako Osasuna Elkarteak gezurtatu egin du irakuzketek eta gargarak egiteak koronabirusetik babesten duela. Gainera, Osasunaren Mundu Erakundeak Elkarteak ere argi utzi du gezurra dela.

Ondorioz, ur epela, ozpina, eta gatza nahastuta hartu eta gargarak egiteak koronabirusetik babesten zaituela dioen kontua, faltsua da, eta ez du oinarri zientifikorik.

Hauxe da sare sozialen eta WhatsApp bidez zabaldu den buloaren irudia:

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.