Gizartea
Koronabirusa
Selektibitatea atzeratuko dute, baina oraindik ez dago datarik
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernua eta autonomia erkidegoak bat datoz ekaineko lehen asteetan egitekoak ziren azterketak atzeratu behar direla esaten.
-
Oraindik ez dute datarik zehaztu azterketak egiteko. Argazkia: Efe.
Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa, Unibertsitateetakoa eta autonomia erkidegoak bat etorri dira gaur, asteartearekin, aurten ekaineko lehen asteetarako aurreikusita zeuden Selektibitateko azterketak atzeratu behar direla esaten, koronabirusaren ondorioz eskolak bertan behera utzi eta gero. Hala ere, hezkuntza arloko administrazioek ez dute oraindik behin betiko erabakirik hartu, eta lanean jarraituko dute unibertsitatera sartzeko hautaproben datak zehazteko.
Hori adierazi dute autonomia erkidegoen hainbat ordezkarik, Espainiako Gobernuaren eta Unibertsitate Errektoreen Espainiako Konferentziaren hainbat ordezkariren batera Hezkuntza Konferentziaren Batzorde Nagusian parte hartu eta gero.
Administrazioek konpromisoa hartu dute lantalde bat sortzeko, 2020 Selektibitatearen ohiko eta ez ohiko deialdietarako data aproposa bat aurkitze aldera.