Gizartea
Koronabirusa
"Normaltasuna" Irungo mugan kontrol berrien aurrean
AGENTZIAK | ERREDKZIOA
Mugaz gaindiko langileak direla egiaztatzen duen enpresaren agiri bat eskatuko zaie pasatzen diren hurrengo aldian.
COVID-19aren osasun-alerta dela-eta Espainiako Gobernuak ezarritako lurreko mugen kontrolaren aurrean, Irungo (Gipuzkoa) mugako egoera "normala" dela adierazi dute Ertzaintzak eta Udalak.
Guardia Zibila eta Polizia Nazionala kontrolak egiten ari dira Irungo mugan, eta ibilgailuetan doazenei dokumentazioa eskatzeari ekin diote. Muga igarotzean, mugaz gaindiko langileak direla egiaztatzen duen enpresaren agiri bat eskatuko zaie pasatzen diren hurrengo aldian.
Zirkulazioa arina izaten ari da, auto eta kamioi gutxirekin Biriatuko mugan. Ez da istilurik izan eta egoera "normala" da, "egungoa bezalako egoera baten barruan", iturri berberek adierazi dutenez.