Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Indarkeria matxistaren biktima kopurua % 5 hazi da Hego Euskal Herrian
agentziak | erredakzioa
Zigortutako gizonezkoen kopuruak ere gora egin zuen 2019an, eta indarkeria matxistaren biktimen ratioak gora egiten jarraitzen du.
-
Abantoko hilketa matxistaren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren biktima kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta iaz Hego Euskal Herrian % 5eko hazkundea izan zen.
2019an 5.931 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima EAEn, 2018an baino % 5,2 gehiago; eta epaitegien babes neurriak 528 izan ziren, % 15 gehiago.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman du datu hauen berri. Jakinarazi duenez, 10.000 emakumeko 50,3 biktima daude EAEn, Espainian baino gutxiago (67,3).
2019an 1.008 zigor ebazpen eman zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako indarkeria matxistaren epaitegiek, 2018an baino % 3 gehiago; eta absoluzioek % 9,6 egin zuten behera.
Nafarroan, indarkeria matxista salaketek % 5 egin zuten gora iaz.
Gainera, 2019an 6 adingabe epaitu zituzten indarkeria matxista delituengatik (2018an adingabe bakarra), eta guztiei adostutako zigorra ezarri zieten adingabeen fiskaltzaren eta defentsen arteko akordioarekin.
2019an Nafarroako auzitegietan aurkeztutako 1.957 indarkeria matxista salaketetatik 1.919 jarri zituzten emakumeek.
Gainera, 10.000 emakumeko 58 dira jarritako salaketak (2018an 55,9; 2017an 55,6; 2016an 46,28; eta 2015ean 36,36).
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.