Gizartea
Koronabirusa
EAEn hornidura bermatuta dagoela baieztatu dute elikagai-banatzaileek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eroski eta Mercadona bezalako enpresa banatzaile handiek lasaitasunerako deia egin dute, esanez lanean dabiltzala dendatan elikagaien hornidura bermatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten elikagaien enpresa banatzaile handiek lasaitasunerako deia luzatu diete kontsumitzaileei eta, koronabirusa gorabehera, elikagaien salmenta eta hornidura bermatuta daudela azpimarratu dute.
Koronabirusa geldiarazteko hartutako neurrien ondorioz, jendearen joan-etorri ugari izaten ari dira supermerkatuetan eta horrek eragin du, une zehatz batzuetan, hainbat elikagai agortzea. Larunbat honetan bertan, ilara luzeak izan dira Euskadiko supermerkatuetako atarietan.
Eroskiko iturriek jakinarazi dutenez, kooperatibak neurriak hartu ditu "denden hornidura bermatzeko". Iturri horien arabera, egunero daude harremanetan osasun agintariekin "arin eta modu eraginkorrean aritzek", eta abian jarri dituzten neurrien artean daude garbiketarekin lotutakoak, zerbitzuen aldaketak, produktuaren erabilgarritasuna eta erosketak egiterako orduan ohitura batzuen garrantzia, besteak beste.
Bestalde, Mercadonako iturriek adierazi dutenez, hornidura bermatuta dago eta egunero "produktuak daude dendetan". Ondorioz, produktuen "gehiegizko" bilketa ez dela beharrezkoa gaineratu dute. Iturri berdinek argitu dutenez, une zehatzetan izan dute hainbat produkturen gabezia, baina egunero berriak ekarri izan dituzte. Amaitzeko, azaldu dute biztanleen ilarak ez direla leku guztietan eman, denda batzuetan eta lehen orduetan baizik, eta geroago egoera “bere onera” itzuli dela. ¿