Itxi

Gizartea

COVID-19

Bederatzi pertsona sendatu dira Euskadin, koronabirusean positibo eman ostean

Agentziak | Erredakzioa

Ezohiko Gobernu Kontseiluaren ostean Urkulluk prentsaurrekoan emandako datua da. Dena den, "osasun alerta" ezarri du Euskadin.

0:23
Gasteizko kale bat. Argazkia: EFE

Bederatzi pertsona sendatu dira Euskadin, koronabirusean positibo eman ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak aditzera eman duenez.

Ezohiko Gobernu Kontseiluaren ostean Urkulluk prentsaurrekoan emandako datua da. Dena den, "osasun alerta" ezarri du Euskadin.

Egun 417 positibo daude EAEn (310 Araban, 83 Bizkaian eta 24 Gipuzkoan), atzo baino 71 gehiago, eta horietatik 179 ospitaleratuta daude. Dagoeneko 14 gaixo hil dira, atzo baino hiru gehiago; azken hirurak Araban hil dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.