Gizartea
COVID-19
Koronabirusagatik 112 telefonora ez deitzea eskatu dute larrialdi zerbitzuek
eitb.eus
Horretarako, bi telefono prestatu dituzte: 900 20 30 50 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 948 290 290 Nafarroan.
-
Eskuragarri dauden bi telefonoak dira, 900 20 30 50 EAEn, eta 948 290 290 Nafarroan.
SOS DEIAKek eta Bizkaiko Suhiltzaileek mezu bat bidali dute koronabirusen sintomak dituztenek 112 telefonora ez deitzeko eskatzeko, telefono hori beste larrialdi batzuetarako prestatuta baitago.
Gogorarazi dute, beraz, COVID-19a izan dezaketenentzat egokitutako zenbakia 900 20 30 50 dela Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 948 290 290 Nafarroan. Egoera horretarako bereziki prestatutako telefonoa da, larrialdietako zentralaren kolapsoak ekiditeko xedearekin.