Itxi

Gizartea

Nekane Murga

Nekane Murga: "Ez gaude osasun sistemaren kolapso baten aurrean"

Radio Euskadi | eitb.eus

Osasun sailburuaren esanetan, "haurrek infekziorik ez dutenean" hartu da ikastetxeak ixteko erabakia, prebentzio neurri moduan.

  • Imagen de archivo de Nekane Murga

    Nekane Murga Osasun Sailburua

    17:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nekane Murga Osasun Sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' magazinean azaldu du Osakidetza ez dela "osasun sistemaren kolapso baten beldur", eta prebentzio neurriak hartzen ari direla adierazi du. Gainera, azpimarratu du Italiako egoera eta kutsatuen aurrerapena oso bestelakoa dela Italian.

Gasteizko ikastetxeak ixtearen neurriaren harira, "haurrek infekziorik ez dutenean" hartu da erabakia. Era berean, azpimarratu du "haurren % 99,9 ez dauka gaixotasun hori", eta, beraz, "aiton-amonekin gera daitezke, betiere higiene neurriak betetzen badituzte". Halaber, ez ditu kirol-campusak eta talde jarduerak aholkatzen, arriskutsuak izan daitezkeelako, eta "erantzukizuna, elkartasuna eta osasun publikoko arazo batez ari garela kontziente izatea" eskatu du.

Murgaren arabera, "aukeren artean momentuz ez da mugikortasuna murriztea planteatu", sailburuak nabarmendu du "euste aldian gaudela". Garraio publikoa "eguneroko bizitzan erabili daiteke, une honetan ez da transmizio komunitariorik eman eta garbiketa handiagoa da", hori bai "metro bateko distantzia" mantentzea gomendatu du.

Higiene neurrien artean, eskuak "urez eta xaboiez" garbitzea eta "barandak edo ateetako heldulekuak, litro bat ur eta lixiba koilarakada batekin" garbitzea aholkatu du.

RADIO EUSKADIKO ELKARRIZKETA BAT DA EITB.EUS-EK EUSKARATUTA