Itxi

Gizartea

Emakunde

Izaskun Landaida: "Berdintasunak denoi egingo digu mesede, gizon eta emakumeei"

Euskadi Irratia | Erredakzioa

"Feminismoa bat da, baina ulertzeko modu ezberdinak egon daitezke", azaldu du Emakundeko zuzendariak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan.

  • Izaskun Landaida aurreko elkarrizketa batean Radio Euskadiko estudioetan

    Izaskun Landaida aurreko elkarrizketa batean Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: Radio Euskadi

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria "hunkituta, pozik eta energia berrituekin' agertu da, martxoaren 8ko mobilizazioek izandako arrakastaren ondoren "gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko".

"Feminismoa bat da, baina ulertzeko modu ezberdinak egon daitezke", azaldu du Landaidak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan. Mugimendu feminista mugimendu "anitza, irekia" da, eta "berdintasun erreal eta eraginkor hori eraikitzearen alde" dago.

Borroka horretan gizonek duten paperari dagokionez, "garrantzitsua" dela adierazi du, eta gizonek "bizi diren gizartearen jabe, desberdintasunen jakitun izan behar dutela, eta batzuek pribilegioei uko egin behar dietela" esan du. Landaidak "elkarteetan biltzen ari diren eta jarrera aktiboa duten gizonen" balioa azpimarratu du.