Itxi

Gizartea

Martxoak 8

Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak

eitb.eus

Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.

  • Donostiako artxibo irudia aurreko urteko Emakumeen Nazioarteko Egunean

    Donostiako artxibo irudia aurreko urteko Emakumeen Nazioarteko Egunean. Argazkia: EiTB

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hamaika ekitaldi antolatu ditu 2020ko martxoaren 8aren harira. Halaber, egun horretan hiri eta herrietan antolatu dituzten ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbita egin dute.

DONOSTIA

12:00 Manifestazioa Alderdi Ederretik

18:00 Manifestazioa Boulevardetik

ORDIZIA, LAZKAO eta BEASAIN

17:30 Manifestazioa Beasaingo Gipuzkoa plazan

URRETXU eta ZUMARRAGA

18:00 Manifestazioa

LEGAZPI

12:00 Manifestazioa

ESKORIATZA

10:00 Gosaria Fernando Eskoriatza plazan

11:00 Aresko emakume martxa

14:30 Bazkaria

16:30 Mahai inguruak

18:30 Manifestazioa herrian zehar

20:00 Dantza plaza emakumeentzat

ANTZUOLA

10:00 Haur eta gazteentzako tailerrak egongo dira Zurrategin. Horrez gain, Olarango ekintza aretoan, yoga eta luzaketak

12:00 Elkarretaratzea plazan

14:00 Emakumeen bazkaria

ARETXABALETA

10:00 Txokolatada Mitarte plazan

12:30 Kontrapoteoa

15:00 Emakumeen arteko bazkaria, mojen komentuan

19:00 Mobilizazioa

OÑATI

12:00 Elkarretaratzea Olakuan. Amaieran, hamaiketakoa Lagun leku elkartean

13:00 Kontzentra-akzioa performancearekin, plazan

14:00 Bazkaria Olakua tabernan

ARRASATE

12:30 Manifestazioa Seberotik

14:30 Bazkari feminista Seberon eta Azokan

16:30 Mikro-irekia Seberon eta Azokan

TOLOSA

12:00 Manifestazioa Trianguloa plazan

ANDOAIN

12:00 Manifestazioa

14:00 Emakumeen bazkaria

ZARAUTZ

12:00 Martxa ibiltaria Lege Zaharren enparantzan

AZPEITIA

12:00 Manifestazioa, plazatik abiatuta

14:00 Bazkari feminista

16:30 Donostiako manifestaziorako autobusa hartzeko, anbulatorioaren aurrean

AZKOITIA

10:00 Kafe tertulia

12:00 Kazerolada herri guztian zehar

12:30 Elkarretaratzea herriko plazan

13:30 Bazkari autogestionatua

16:15 Autobusa Donostiako manifestaziora joateko

18:00 Manifestazioa Donostian

EIBAR

9:00 Elkargunearen irekiera

11:00 Mintzodromoa

13:00 Emakumeak dantzara!. Ondoren, poteo girotua

15:00 Bazkari autogestionatua

16:30 Bazkaloste musikatua

18:00 Manifestazio mistoa. Amaieran: Ekitaldia

ORIO

09:30 Txokolate banaketa Aritzaga kalearen eta Herriko enparantzaren bidegurutzean

10:00 Zumba feminista Aritzaga kalearen eta Herriko enparantzaren bidegurutzean

11:30 Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko hitzordua Ibaiondo plazan

13:00 Manifestazio zaratatsu eta mistoa. Ibai ondotik irtengo da eta Kale Nagusiko aldapan amaituko da

14:30 Emakumeon bazkari autogestionatua Gaztetxean. Bazkal ostean mikro irekia eta karaokea

LASARTE-ORIA

12:00 Elkarretaratzea Okendo plazan

IRUN ETA HONDARRIBIA

11:30 Manifestazioa Santiago zubitik Hendaiako aldean. Manifestuaren irakurketa Arrantzale auzoan.

13:40 Kalejira Arma plazarantz

14:00 Tuper bazkaria Arma plazan, bertsolariek eta Uikan dantza taldeak girotuta. Azken horrek, flash movie-a egingo du bertan.

18:00 Donostiako manifestazioan parte hartzera deitu du Bidasoko asanblada feministak.