Itxi

Gizartea

Osasun Ministerioa

Espainiak 33 koronabirus kasu baieztatu ditu dagoeneko, horietako bat larria

Agentziak | Erredakzioa

Bik medikuen sendagiria jaso dute jadanik. Simonek ziurtatu duenez, kasu baieztatuak "baldintza onetan" daude, zainketa berezien unitatean dagoen Madrilgo pazientea barne.

  • Fernando Simon Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendaria. Argazkia: EFE

    Fernando Simon Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendaria. Argazkia: EFE

Koronabirusari aurre egiteko alerta maila (1 agertokia) mantendu du Osasun Ministerioak, nahiz eta azken orduetan kasu positiboek gora egin; izan ere, dagoeneko 33 dira, horietako bat larria: Valentzian bederatzi kasu baieztatu dituzte, sei Kanariar Uharteetan eta beste sei Andaluzian, bost Madrilen, hiru Katalunian, bi Gaztela eta Leonen, bat Balear Uharteetan eta beste bat Aragoin.

Fernando Simon Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendariak prentsaurrekoa eman du, Koronabirusaren bilakaera jarraitzeko batzordea bildu ondoren. Salvador Illa Osasun ministroak eguneroko bileran parte hartu du.

Guztira, 33 kasu baieztatu dituzte, horietako bik medikuen sendagiria jaso dute jadanik.

Simonek ziurtatu duenez, kasu baieztatuak "baldintza onetan" daude, zainketa berezien unitatean dagoen Madrilgo pazientea barne. Bestalde, kasu arin batzuk ez antzematea posible dela ohartarazi du arduradunak.

Azken datuen berri eman ondoren, erkidegoen lana txalotu du Simonek, bereziki Kanariar Uharteak eta Madril egiten ari diren ikerketa lana, Espainiako pazienteak nola kutsatu diren zehazteko.

"Kalitate handiko ikerketa oso sakona egiten ari dira eta, Andaluzian adibidez, infekzioaren jatorria zehazteko kate osoa finkatzen ari direla ematen du", esan du Simonek.

Hala ere, Madrilgo pazienteak kutsatutako beste pertsona batzuk "larri" egongo balira haien berri izango zuketela adierazi du su Simonek,"“kautelarekin" bada ere. Azkenik, kasu arinak ez antzematea posible dela onartu du arduradunak, kutsatuak medikuarengana ez joatea posible delako.