Gizartea
Luizia
Zaldibarko Udala akusazio partikular izango da zabortegiaren epaiketan
eitb.eus
EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk "aho batez" erabaki dute Udala akusazio partikular izatea.
-
Bi langileak aurkitzeko bilaketa lanak, Zaldibarko zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE
Zabortegiaren epaiketan Udala akusazio partikular izatea adostu dute Zaldibarko Udalbatzan ordezkaritza duten hiru indar politikoek, EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk.
Udalbatzako hiru talde politikoek ohar batean azaldu dutenez, ostegunean "aho batez" erabaki zuten auzian Udala akusazio partikular izatea, Durangoko instrukzio eta lehen auzialdiko epaitegiak ikerbidea abiatu ondoren.
Aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko eta Eibarko udalek prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztea erabaki zuten.
Ermuko Udalak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, Eibarkoarekin batera akusazio gisa aurkeztea erabaki dute gertakariaren nondik norakoak eta ardura guztiak argitzea eskatzeko, "azken zazpi egunotan aukera hori aztertu ostean". Horretarako, bi udalek Bilboko abokatu bulego baten zerbitzua kontratatu dute.
Krisia hasi zenetik "koordinatuta" ari direlako lanean erabaki dute elkarrekin aurkeztea, Ermuko Udalaren arabera.