Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Osakidetzaren gomendioak koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko

EiTB.EUS

Eusko Jaurlaritzak hainbat aholku argitaratu ditu, koronabirusa prebenitzeko eta horren aurka borrokatzeko.

  • Osakidetzak gomendio batzuk zabaldu ditu.

    Osakidetzak gomendio batzuk zabaldu ditu. Argazkia: euskadi.eus.

Koronabirusaren agerraldiaren aurrean, Osakidetzak hainbat gomendio argitaratu ditu. Kontsultatu Eusko Jaurlaritzaren aholkuak koronabirusa prebenitzeko eta horren aurka borrokatzeko.

-Arrisku-guneren batera bidaiatu baduzu eta hainbat sintoma badituzu, hala nola, eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna, geratu etxean, eta deitu ohiko zure osasun-zentrora. Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonoa, 900 20 30 50, eskuragarri dugu, zalantzarik izatekotan. Koronabirusaren sintomak dituztenek 112 telefonora ez deitzeko eskatu dute, telefono hori beste larrialdi batzuetarako prestatuta dago. Zentralaren kolapsoak ekiditea da helburua.

-Arnas-transmisioko edozein gaixotasun prebenitzeko, jardunbide hoberena eskuak garbitzea da, eztul egitean eskuarekin ez estaltzea eta erabili eta botatzeko paperak erabiltzea (eta zaborretara botatzea).

-Ez dago mugarik bidaiatzeko, baina zentzuz jokatzea eskatzen da, eta joan-etorriak baino ez egitea gomendatzen da.

-Adineko pertsonei eta gaixo daudenei etxebizitzako kontaktu gainazaletan higiene-neurriak handitzeko eskatzen zaie. Horretarako, lixiba eta ura gomendatu dituzte.

-Gutxienez metro bateko tartea uztea sintomak dituzten pertsonekiko ("onena" metro eta erdia da).

-Ez ukitzea beste pertsonen aurpegia, bereziki sudurra eta mukosak.

-Eskuekin kontaktuan dauden gainazalak ahal bezain ondo garbitzea.

-Zentro soziosanitarioetan dauden adineko pertsonei egindako bisitak murriztea proposatu dute.

-Leku itxian egitekoak diren jarduerei erreparatuta, aholkua da ikusleen artean gutxienez metro bateko aldea egotea, 500 lagunetik gorako ekitaldietan.

Koronabirusaren aurkako Osakidetzaren gomendioak. Iturria: euskadi.eus.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.