Itxi

Gizartea

Zaldibarko luizia

Langileetako baten autoa agertu zen tokian ari dira bilatzen, zabortegian

Agentziak | Erredakzioa

Hilaren 6tik desagertuta dauden langileak topatzeko lanak "erritmo onean" doaz aurrera, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.

0:33
Helburua baskulara iristea da

Zaldibarko zabortegian, astearte honetan, desagertuta dauden bi langileetako baten autoa agertu zen eremuan ari dira bilatzen beharginak. Hilaren 6an izan zen luizia, eta ordutik daude desagertuta bi langile horiek.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren zuzendari Pedro Anituak bilaketa-lanen gaineko informazioa eman du goizean.

Ildo horretan, adierazi duenez, une honetan langileetako baten autoa aurkitu zuten eremua ari dira bahetzen. Desagertuak topatzeko lanak "erritmo onean" doaz aurrera; izan ere, lan espezifiko horietan erabiltzekoak diren makinak ari dira erabiltzen. Hain zuzen ere, lurra bahetzen duen bost hortzeko orraziak dituzte makina horiek.