Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiara Erasmusean zihoazen 273 gazteren bidaia atzeratu du Eusko Jaurlaritzak

Gazte horien irteera aste honetarako aurreikusita zegoen, baina Italian egoera normaltasunera itzuli arte atzeratuko dute, bidaia segurtasunez egin ahal izateko.
Italia. Argazkia: EFE

Aste honetan Italiara Lanbide Heziketako Erasmus bat egitera zihoazen 273 gazteren irteera atzeratu du Eusko Jaurlaritzak, koronabirusak herrialde horretan izan duen agerraldia dela eta, Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.

Lanbide Heziketako ikasleek Italiako hainbat tokitara bidaiatzea aurreikusita zuten, baina Jaurlaritzak horien irteera bertan behera uztea erabaki du astearte honetan, koronabirusak sortutako alarmaren ondorioz, prebentzio-neurri gisa. Izan ere, pertsona gehien kutsatu diren hirugarren herrialdea da, Txina eta Hego Korearen atzetik soilik.

Gazte horien irteera aste honetarako aurreikusita zegoen, baina Italia iparraldean egoera normaltasunera itzuli arte atzeratuko dute, bidaia segurtasunez egin ahal izateko.

Horrez gain, Italian ikasten edo praktikaldian dauden bekadunei Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) "lehenbailehen" itzultzeko eskatu die Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dagoen SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, prebentzio-neurri gisa.

Eusko Jaurlaritzako zein erakunde laguntzaileetako bekadunei itzultzeko eskatu die sailburuak. Nolanahi ere, behin-behineko neurria izango da, eta ahal bezain laster herrialdera itzuli ahalko dira.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ongi Etorri Errefuxiatuakek "giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatu du, Gorlizko eta Plentziako hondartzetan

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak 'Marea Horia' ekimenaren edizio berri bat aurrera eraman du Gorlizko eta Plentziako hondartzetan, "munduan ematen ari den giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko". Manifestazioan hildako migratzaileak gogoratu dituzte lore-eskaintza sinboliko batekin eta manifestu bat irakurrita. Plataformak "gerra-politikak eta migratzeko eskubidea erabiltzen dutenen aurkako bazterketa-neurrien amaiera" eskatu du.

Gehiago kargatu