Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Koronabirusik ez, Nafarroan atzemandako zazpi kasu susmagarritan

Agentziak | Erredakzioa

Susmopeko sintomak dituzten beste bi pertsonaren analisien emaitzen zain daude, Iruñean.

  • Analisiak Nafarroako Ospitalean ari dira egiten.

    Analisiak Nafarroako Ospitalean ari dira egiten. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak egindako azterketen ondoren, baztertu egin dute Italiako agerraldiarekin lotutako zazpi gaixok koronabirusa dutenik.

Bihar jakinaraziko dituzte antzeko beste bi kasuren emaitzak, Nafarroako Ospitalean hainbat kasu aztertzen ari zirela zabaldu ostean Foru Gobernuak azaldu duenez.

Osasun Saila koronabirusaren aurkako protokoloa ezartzen eta egoera berrietara egokitzen ari da, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Bien bitartean, prebentzio neurri gisa, Italian gaitzak gehien jo dituen eskualdeetan (Lonbardia eta Veneto) egon diren eta sintoma esanguratsuak dituzten pertsonei probak egingo dizkiete.