Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Koronabirusaren protokoloa aktibatuta Gurutzetako Ospitalean, susmopeko bi kasugatik

EiTB.EUS

Analisiak egiten ari dira, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez. Isolamenduan daude bi pertsona horiek, gaitzaren sintomekin.

  • Gurutzetako Ospitalean aztertzen ari dira bi kasu hauek. Argazkia: EFE.

    Gurutzetako Ospitalean aztertzen ari dira bi kasu hauek. Argazkia: EFE.

EGUNERATZEA:

Koronabirusari aurre egiteko protokoloa aktibatu dute Gurutzetako Ospitalean, susmopeko bi kasu direla eta, eitb.eus atariak jakin duenez. Bi pertsona daude ingresatuta, gaitzaren sintomekin, eta prebentzio neurriak ezarri ditu Osasun Sailak.

Isolamenduan daude bi gaixo horiek, erietxearen 12. solairuan, eta bertan egingo dizkiete lehen analisiak. Proba horiek positibo emango balute, Madrilgo Carlos III erietxera bidaliko lituzkete berehala laginak, han beste analisi batzuk egiteko, zehatzagoak.

Lehen analisien emaitzak gaur arratsaldean bertan jakingo dituzte, Gurutzetako iturrien arabera.

Duela gutxi Italia iparraldean egon den gizonezko bat da kutsatuta egon litekeenetako bat, eta bestea, berriz, azken egunotan Txinako herritar batekin harremanetan egon den emakume bat.

Osasun Sailak ez du susmopeko kasuen inguruko albistea baieztatu. Analisien emaitzek positibo emanez gero bakarrik emango omen dute horren berri.

Urtarrilaren amaieran ere aktibatu zuten koronabirusaren protokoloa Gurutzetako Ospitalean, baina azkenean analisiek infekzioa baztertu zuten.

Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu diren irudiak: koronabirusagatik kutsatuta egon daitekeen lagunetako baten sarrera Gurutzetako Ospitalean: