Zaldibarko luizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langileen bilaketa zabortegiko beste gune batera zabaldu dute

Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak harrapatutako bi langileak bilatzeko lanek erreskateko 2. gunera zabaldu dira larunbat honetan, aurreneko zonaldearen miaketari eusten dioten bitartean.
Makineria beste gune batera lekualdatu dute Zaldibarko zabortegian. Argazkia: EFE.

Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak harrapatutako bi langileak bilatzeko lanek erreskateko 2. gunera zabaldu dira larunbat honetan, aurreneko zonaldearen miaketari eusten dioten bitartean, Eusko Jaularitzak azaldu duenez.

Zabortegia behera etorri zen otsailaren 6an, eta 17 egun pasa dira dagoeneko. Era berean, lurra eta hondakinak egonkortzeko lan egiten ari dira, Alberto Sololuce eta Joaquin Beltran bi desagertuen bilaketa errazteko. Bi beharginak hondakinen artean harrapaturik geratu ziren.

Helburu horrekin bi gunetan lanean ari dira, teknikariek gorpuak bertan daudela uste dutelako. Egonkortze lanak aurrera egin ahala, bilaketa gunea zabaltzen ari dira, geologoek segurutzat jotzen duten tokira arte.

Makineria bilaketaren 2. gunera lekualdatu dute. Arratsaldean hasi dira lanean bertan.

Bilaketa lanen egoera aztertzeko bilera tekniko berria egin dute gaur. Iñigo Urkullu lehendakaria, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordea, Pedro Anitua larrialdietako zuzendariak eta larrialdien kudeaketarako teknikariak bertan izan dira.

Zabortegiko segurtasun eta egonkortze lanak aztertu dituzte bileran. "Desagertutako bi langileen gorpuak aurkitzeko puntu berrietan bilatzen hasiko dira datozen orduetan", zehaztu dute.

Bestalde, Osasun Sailak prebentzio neurriak bertan behera utzi ditu Ermuko San Lorentzo auzoan, ostegun goizaldean sutea berpiztu eta ostiralean itzali ondoren.

Bideoa: Kalejira egin dute Eibarren, Zaldibarko auziaren kudeaketagatik protestan:

18:00 - 20:00

Aire-kalitatea

Bestalde, Zaldibarko zabortegiaren inguruko aire-kalitatearen azken neurketen emaitzak jakitera eman ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak. Adierazle guztiak ohiko mailan daude, dioxinak eta furanoak izan ezik, horiek ohiko maila baino altuagoak baitira.

Lagin horiek otsailaren 9 eta 16 artean jaso ziren, sutea oraindik piztuta zegoenean. Gauzak horrela, eta kontuan hartuta egun sutea itzalita dagoela, Eusko Jaurlaritzak ez du prebentziozko neurrien beharrik ikusten.

Salaketa Fiskaltzaren aurrean

Verter Recycling enpresak otsailaren 4an jakin zuen Zaldibarko zabortegian arrakalak agertu zirela. Hala ere, jarduerarekin jarraitzea erabaki zuen. Bi egun geroago lur-jausia izan zen eta, harrezkero, bi langile hondakin toxiko artean desagertuta daude.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kasua Fiskaltzaren esku utzi duela jakinarazi du arratsalde honetan. Halaber, enpresa horren kontrako bigarren espediente zigortzailea ireki duela zehaztu du.

Lehendabiziko espedientea duela egun batzuk aurkeztu zuten, joan den udan Lan Ikuskaritzak zabortegian antzeman zituen ustezko irregulartasunen harira.

Albiste gehiago gizartea

22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Hendaiako herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian

Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.

Gehiago kargatu