Gizartea
Zaldibarko luizia
Prebentzio neurriak ez daude indarrean Ermuan, zabortegiko sua itzali ostean
Agentzia | Erredakzioa
Ermuko San Lorentzo auzoan etxebizitzak ez aireztatzeko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioa eman du goizean Osasun Sailak, zabortegitik gertu dagoelako.
-
Ermuko (Bizkaia) ikastetxe bat. Argazkia: EFE
Ermuko San Lorentzo auzoan etxebizitzak ez aireztatzeko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioa eman du goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Zaldibarko zabortegitik gertu dagoelako. Baina bart gauean piztutako sua itzali ondoren, bertan behera utzi ditu prebentzio neurriak.
Zabortegian sua dagoenean leihoak ez zabaltzeko eta aire librean ariketa fisikoa saihesteko gomendioa eman die Osasun Sailak San Lorentzo auzoko bizilagunei; izan ere, auzoa zabortegitik 750 bat metrora dago.
"Sute berria itzali dutenez, prebentzio neurriak ez dira beharrezkoak", gaineratu du Sailak.