Itxi

Gizartea

Zaldibarko luizia

Hainbat lagun BI-3344 errepidean kateatu dira Zaldibarko luizia salatzeko

EiTB.EUS

Ernai gazte antolakundeak antolatu du protesta, eta errepidea itxi dute. Ertzaintzak bederatzi pertsona identifikatu ditu.

0:56
Kateatu diren pertsonetako bat

Ernai gazte antolakundeak antolatuta, protesta egin dute gaur goizean hainbat pertsonak BI-3344 errepidean (Ermua) Zaldibarko luiziaren inguruan gertatutakoa salatzeko. Bizkaiko udalerria Eibarrekin lotzen duen bidean kateatu dira, zehazki lehen ordainlekua zegoen tokian, eta errepidea itxi dute.

"Prekarietatea hiltzailea. Zaldibar argituz, herria defendatu" dioen pankarta bat zabaldu dute gazteek.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bederatzi lagun identifikatu ditu desordena publikoak egotzita.

Iturriaren arabera, errepidea 08:20etik 08:50 arte egon da itxita, Ermuko udaltzainek eta Ertzaintzako agenteek kateak ebaki dituzten arte.

Izar Hernando Ernairen bozeramaileetako batek bideo batean azaldu duenez, "beharrezko" ikusi dute mobilizatzea "Jaurlaritza antzezten ari den normaltasun horrekin hausteko". Era berean, salatu dute "bi langilek lurperatuta" jarraitzen dutela. "Ez dakigu zer ur edaten ari garen eta zer aire arnasten ari garen. EAJren ustelkeria eta klientelismoa salatu behar dugu".