Itxi

Gizartea

ZALDIBARKO LUIZIA

"Kanpoko zaratak" bilaketa lanak ez baldintzatzea eskatu du Urkulluk

AGENCIAS | REDACCIÓN

Zaldibarko luiziaren jarraipen mahaiaren bilerara joan da goizean lehendakaria, bertan parte hartzen ari direnei bere "babesa eta konfidantza" helaraztera.

  • Urkullu, gaur, Zaldibarren.

    Urkullu, gaur, Zaldibarren. Argazkia: EiTB.

Iñigo Urkullu lehendakaria Zaldibarren izan da gaur goizean, luiziaren lanak jarraitzeko eta koordinatzeko sortu duten mahai-teknikoaren bileran. 09:30ean hasi da batzarra, eta orduerdi inguru egon da bertan lehendakaria. Ondoren, hedabideen aurrean adierazpenik egin gabe alde egin du.

Bilera amaitutakoan, Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiak jakitera eman duenez, mahai-teknikoko kideei "bere konfidantza eta babesa" helaraztera joan da lehendakaria, eta "kanpoko zaratak eta eztabaida politikoak" bilaketa lanak ez baldintzatzea eskatu die.

Lehendakariak luiziaren inguruko "informazio guztia une oro jasotzen duela" esan du Peñak, eta koordinazio taldeak hartzen dituen erabaki guztien berri duela ziurtatu du.

"Beharrezkoa iritzi dio Zaldibarrera hurbiltzea, eta bere babesa adierazteaz gain, hemen gertatzen ari denaren informazioa jaso du", gaineratu du.

Hondakindegiaren inguruko herritarrak haserre eta kezkatuta daude, eta protesta egin dute, Urkullu Udalera iritsi denean: