Itxi

Gizartea

Bortxaketa

Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu 'La Manada'ren helegitea

agentziak | erredakzioa

Magistratuek uste dute helegiteak ez duela “eragin konstituzionalik”, eta ezin konpon daitekeen akatsa dela hori.

  • Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EiTB

    Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EiTB

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du 'La Manada'ko bost kideek aurkeztu zuten helegitea, ez direlako eragin konstituzionala azaltzeko gai izan. 2016ko sanferminetan neska bat bortxatzeagatik jaso zuten espetxe zigorra.

Europa Pressek zabaldu duenez, Konstituzionalak 2019ko azaroaren 25erako erabaki zuen helegitea ez onartzea, bortxatzaileen abokatuak aurkeztutako helegitean ez dutelako "modu zehatzean azaldu zein eragin konstituzional berezi" duen auziak.

Hori horrela, Konstituzionaleko magistratuek ez dute Jose Angel Prendak, Antonio Manuel Guerrerok, Jesus Escuderok, Angel Bozak eta Alfonso Jesus Cabezuelok aurkeztutako helegitea sakonean aztertu. Auzitegi Gorenak Nafarroako Auzitegiak jarritako zigorra 15 urtera luzatu zuenean aurkeztu zuten errekurtsoa.

Hori horrela, 'La Manadako'ek Espainiako epaitegi guztietara jo dute jada, eta, ondorioz, Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzeko aukera dute orain.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.