Itxi

Gizartea

Erreskatea

'Aita Mari' ontziak 93 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan

Agentzia | Erredakzioa

Erreskatatuak 16 emakume, horietako hiru haurdun, 37 adingabe eta 40 gizon dira. Euskal ontzia migratzaileak lehorreratzeko portu seguru bat eskaintzeko zain dago orain.

  • 'Aita Mari' euskal erreskate ontzia. Argazkia: Aita Mari

    'Aita Mari' euskal erreskate ontzia. Argazkia: Aita Mari

Aita Mari euskal erreskate ontziak 93 pertsona, horien artean hiru emakume haurdun eta 37 adingabe, aurkitu eta erreskatatu ditu Mediterraneoan. Orain lehorreratzeko portu seguru bat eskaintzeko zain dago.

Ontzia urtarrilaren 30ean abiatu zen Atenasera, "itsasoan misio humanitarioari berriro heltzeko". "Ontzi eskas batean ordu asko nabigatzen zeramatzaten" 93 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneoan, SMH gobernuz kanpoko erakundeak agiri batean jakitera eman duenez.

Erreskatatuak 16 emakume, horietako hiru umedun, 37 adingabe eta 40 gizon dira.

Aita Mari lehorreratzeko "portu seguru bat eskaintzeko" zain dago orain. "Portu seguru eta hurbil bakarrak Italiakoak eta Maltakoak" direla zehaztu du gobernuz kanpoko erakundeak.

Zonaldean salbamendurako dispositiboa mantentzeko ardura hartzea eskatu die SMHk Europako agintariei. "Libia bezalako, huts egindako, estatu baten esku erantzukizuna uzten jarraitzerik ez dute", erantsi du erakundeak.