Itxi

Gizartea

BIZKAIKO ERREPIDEAK

Bizkaiak 237 kilometro errepide malda zaintzen ditu droneekin eta sateliteekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aldundiak 300.000 euro bideratu ditu aurton lan horretarako, eta beste 193.000 euro mendi-hegalak zaintzeko.

1:29
Erantzun azkarra ematea da helburua

Bizkaiko Aldundiak 1.195 errepide malden egoera zaintzen du sistematikoki, guztira 237 kilometro, lurjausiak saihesteko. Horretarako, sateliteen eta droneen irudiak erabiltzen ditu.

Imanol Pradales Azpiegituren diputatuak Aldundiak gai horretaz egindako lana aurkeztu du. 300.000 euro bideratu ditu aurton lan horretarako, eta beste 193.000 euro mendi-hegalak zaintzeko.

Bizkaiak inbentariatuta ditu malda guztiak oinarrizko eta lehentasunezko sarean (578 malda 138 kilometrotan) eta beste 617 (99 kilometro) eskualdeko eta tokiko errepideetan. Gainera, kopuru horiei egunean mila ibilgailu baino gehiago dituzten tokiko errepideak gehituko zaizkie.

Mendi-hegalak zaintzeko, Aldundiak 2.220 kilometro karratuko lurrazala aztertzen du, irudi gaurkotuak datu-baseetakoekin alderatzen dituzten sateliteekin bereziki.

Ikerketa osatzeko, etorkizunean lurjausiak izan ditzaketen kasuetan, Aldundiak droneak erabiltzen ditu toki zailetara iristeko.