Itxi

Gizartea

Ezbeharra

53 urteko gizon bat hil da Otxarkoagan (Bilbo), minibus batek harrapatuta

eitb.eus

Ibilgailua aldapan behera joan da, antza denez balaztan akats bat tarteko.

53 urteko gizon bat hil da arratsalde honetan Bilboko Otxarkoaga auzoan, autobus txiki batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 13:00ak inguruan gertatu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Antza denez, ibilgailua aldapa batean zegoen eta balaztak huts egin dio.

Ibilgailuak gizon bat harrapatu du eta aparkatuta zeuden beste bi ibilgailu jo ditu. Harrapatutako gizona bertan hil da.