Gizartea
2020ko izendapenak
Urrezko Danborra Realeko emakumeek jasoko dutela berretsi egin du Donostiako Udalak
eitb.eus
Realeko hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Herritar Merezimenduaren Dominak, berriz, Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Mintegik eta Jesus Rubiok.
-
Realeko emakumeen hockey eta futbol taldeek jasoko dute Urrezko Danborra. Argazkia: Real Sociedad
Donostiako Udalbatzak 2020ko Urrezko Danborra eta Herritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzten elkarteak eta norbanakoak berretsi egin ditu. Udal-taldeek aho batez onartu dituzte Urrezko Danborrerako hautagaitza eta Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenak.
Urrezko Danborra Realeko emakumeen hockey eta futbol taldeek jasoko dute urtarrilaren 19an eta Herritar Merezimenduaren Dominak, berriz, Naizen Elkarteak, Why Not Fundazioak, Bikarte Elkarteak, Itziar Minetegi Martinezek eta Jesus Rubio Raymondek jasoko dituzte.