Itxi

Gizartea

Balantzea

Metro Bilbaok marka historiko berria lortu du 90 milioi bidaiarirekin

Agentziak | Erredakzioa

Ekitaldi jendetsuen gabeziak ez du emaitzetan eragin, 2019an 91.569.397 milioi bidaiari erregistratu baitira, 2018an baino 1.650.587 gehiago.

  • Gabon gauean Moyuan 6.417.231 pertsona metroz bidaiatu zuten.

    Gabon gauean Moyuan 6.417.231 pertsona metroz bidaiatu zuten. Argazkia: EiTB.

Metro Bilbaoren 25. urteurrena ospatu baino lehen, metroak 90 milioi bidaiari baino gehiago izan zituen 2019an. Marka historiko bat hautsi zuen, 2018ko datuekin alderatuta, % 1,84ko igoera izan baitzuen.

Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoren zuzendariak eman ditu datu horiek gaur, iaz metroan egindako bidaien balantzea eta zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta komunikabideei jakinarazteko egin duen prentsaurrekoan.

Ekitaldi jendetsuen gabeziak ez du emaitzetan eragin, 2019an 91.569.397 milioi bidaiari erregistratu baitziren, 2018an baino 1.650.587 gehiago, orduan 89.918.810 bidaiari zenbatu baitziren.

Lanegun bakoitzeko, batez beste, 300.000 bidaiari baino gehiago izan ziren (301.130, hain zuzen), eta gorakada etengabea izan zen puntako orduetan, goizetan, eguerdietan eta arratsaldeetan.

2019an ere, Gabon eguneko markarik onena lortu zuen, 24.946 bidaiarirekin, 2018an baino ia 2.000 bidaiari gehiago, eta marka guztiak hautsi dira gehien erabiltzen diren geltokietan: Zazpikaleak (7.232.583 bidaiari), Moyua (6.417.231), Indautxu (6.293.266) eta San Mames (6.233.913).

Azaroaren 29an, Black Friday ospatu zen egunean, metroak urteko marka lortu zuen: 346.011 bidaiari egun batean.

Datuak lineaz linea aztertuta, 2. linea (Bilbo eta Ezkerraldea lotzen dituena) izan zen erabiliena (bertan balidatu zituzten bidaia-txartelen % 40,67), eta Bilboko erdigunetik igarotzen den tarte komuna (1. linearen % 30,35) eta Eskuinaldetik igarotzen dena (% 25,14) daude sailkapen horretan hurrengo postuetan.