Itxi

Gizartea

Kuadrantidak

Ozar-izar ikuskizuna izango da gauean

Agentzia | Erredakzioa

Izar iheskorren kopururik handiena gauean ikusi ahal izango da: 100 meteoro orduko, bat lau minutuko.

  • Izar iheskor bat Hungariako zeruan. Artxiboko argazkia: EFE

    Izar iheskor bat Hungariako zeruan. Artxiboko argazkia: EFE

Kuadrantida ozar-izar ikusgarriena izango da gauean. Izar iheskorren kopururik handiena urtarrilak 3tik 4erako gauean ikusi ahal izango da: 100 meteoro orduko, Kanarietako Astrofisika Institutuak (IAC) azaldu duenez.

Goizaldera arte itxarotea beharrezkoa izango da; izan ere, Boyero konstelazioak zeruan altuera hartuko du eta ez da Ilargirik izango, IACren arabera. Batez beste lau minutuko izar uxo bat ikustea espero da.

Izar iheskorrak tamaina ezberdineko hauts partikula txikiak dira, horietako batzuk itsas hondar ale bat baino txikiagoak. Eguzkiaren inguruan orbitatzerakoan, ibilbidean uzten dituzte kometek, IACk azaldu duenez.

Eguzkiaren beroak partikula korronteak (meteroide izenekoak) kometaren orbitan barreiatzen ditu, eta Lurrak zeharkatzen du urtero Eguzkiaren inguruan orbitatzerakoan.

Topo egiterakoan, hauts partikulak desegin egiten dira Lurraren atmosferan abiadura handian sartzen direlako, argi lerro ezagunak sortuz (meteoroak).

Izar-ozar gehienen kasuan horrela da, baina ez Kuadrantiden eta Geminiden kasuan, kometarik ez delako "hondakin" hodeiaren ibilbidean. Gurasoak asteroideak dira: 3200 Phaeton Geminiden kasuan, eta 2003 EH Kuadrantiden kasuan.

Ikuskizuna sky-live.tv kanalaren bidez jarraitzeko aukera izango da, EELabs Europako proiektuaren baitan. Horrela, ozar-izar ikuskizuna Teideko Behatokitik zuzenean eskainiko dute.