Gizartea
TRAFIKOA
Gizon bat hil da Soraluzen, ibilgailu bat ibaira erorita
EITB.EUS
Goizaldean izan da istripua, GI-627 errepidean. Atzo arratsaldean beste gizon bat hil zen Zestoan izandako trafiko istripuan.
Gizon bat hil da, bart, Soraluzen, gidatzen ari zen autoa ibaira erorita.
Segurtasun Sailak zehaztu duenez, GI-627 errepidean izan da istripua 04:30 aldera.
Oraindik ez dakiten arrazoiengatik, autoa errepidetik irten eta ibaira erori da. Gidaria istripu-lekuan bertan hil da. Suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua eta ondoren, Donostiako Medikuntza Auzitegira eraman dute.
Ertzaintzak bidea itxi egin du, bi noranzkoetan, eta 09:00ak aldera ireki dute.
Istripua nola gertatu den argitzeko, ikerketa zabaldu dute.
Atzo, bestalde, 84 urteko zumaiar bat hil zen Zestoan izandako trafiko istripuan, GI-631 errepidean.