Itxi

Gizartea

DONOSTIAKO UDALA

Allen Urrezko Danborrerako hautagaietatik kentzea aholkatu du Berdintasun sailak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PSEk zuzentzen duen Sailaren arabera, zuzendari estatubatuarra hautagaietako bat izateak 'mugimendu feministaren eta sexu abusuen biktima izan direnen gaitsezpena' eragin dezake.

  • Woody Allen, aurtengo udan, Donostian. Argazkia: EFE.

    Woody Allen, aurtengo udan, Donostian. Argazkia: EFE.

Woody Allen zine zuzendari estatubatuarra 2020ko Urrezko Danborra jasotzeko 111 hautagaien artean egotea "ez da egokia" Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren arabera, besteak beste, pertsona horrek sexu abusuekin lotuta dituen aurrekariengatik. Oharra kaleratu du, asteon, Duñike Arrizabalaga sozialistak zuzentzen duen Sailak, Allen zerrenda horretatik kentzeko aholkatuz.

Testuan jasotzen denez, Allenen izendapenak "mugimendu feministaren eta sexu abusuen biktima izan direnen gaitsezpena" eragin dezake. Sexu abusuengatik zine zuzendariaren kontrako epairik ez dagoela onartzen du testuak, baina hainbat epaileren arabera, Allenek zenbait emakumerekiko "portaera oso desegokiak" izan zituela ekarri dute gogora. Hori dela eta, Urrezko Danborra bezalako aitortza baten atzean zuzendariaren izena ikusteak haren biktima izan direnak mindu ditzakeela uste du Berdintasun Sailak. 

Bestalde,  izendapena jasotzeko azken hiru finalisten artean, gutxienez emakume bat egotea ere aholkatu du Berdintasun Sailak, testu horretan bertan. Are, ahal bada "bi edo hiru finalistak" emakumeak izatea gomendatzen dute, "azken urteotako desoreka historikoari erantzuteko".