Gizartea
Mezu bidezko kanpaina
Lan-bizitza kontsultatzeko SMS mezua egiazkoa dela argitu du Gizarte Segurantzak
EITB.EUS
WhatsApp bidez hedatutako mezuek 'phishing' kanpaina bat zela ohartarazten zuten, baina Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak berak gezurtatu du zurrumurrua.
-
Gizarte Segurantzak gazteleraz bidalitako mezua. @info_TGSS
Azken egunotan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren (GSDN) SMS mezu bat jaso baduzu lan-bizitza kontsultatzeko esteka batekin (lerro hauekin batera doan argazkikoa bezalakoa) jakin ezazu erakunde publikoaren informazio-kanpaina bat dela, eta ez dela gezurra edo "phishing"a.
Izan ere, WhatsApp bidez zabaldutako mezuek nortasunaren ordezkapen eraso bat ("phishing", ingelesez) zela ohartarazi, eta estekan ez sartzeko aholkatu dute.
Zurrumurruei aurre egiteko azalpen mezu bat eskegi du Gizarte Segurantzak berak Twitterren duen kontuan. Bertan argitu duenez, beharginei euren lan-bizitza jakinarazteko urtero egiten duen bidalketaren parte da SMS mezua. Horren hitzetan, izapideak egiteko sakelako telefonoaren zenbakia eman zuten langileei (% 70) mezu idatzi bidez helarazi(ko) diete txostena. Gainerakoek, berriz, paperean jaso(ko) dute, posta arruntez.
"GSDNk urtero lan-bizitza jakinarazteko bidaltzen duen komunikazioaren harira SMS mezu bat jasotzen baduzu, klik egin estekan. Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren zerbitzuan sartu ahalko zara", diote txioan.
Si recibes un SMS con motivo de la Comunicación anual de vida laboral de la TGSS, haz clic en el enlace que te permitirá acceder al servicio de la Sede electrónica de la Seguridad Social.
— Información TGSS (@info_TGSS) November 25, 2019
¡No es un bulo! pic.twitter.com/8aPVW28hTk
Espainiako Poliziak ere antzeko mezua zabaldu du, gezurra ez dela argitzeko. "Erne! Ez da gezurra. GSDNren kanpaina bat da. Telefono mugikorra eman bazenuen, SMS mezu bat iritsiko zaizu zure lan-bizitza ikusteko esteka batekin", irakur daiteke txioan.
¿¿ ¡OJO! NO es un #bulo. Se trata de una campaña de la #TGSS. Si facilitaste tu móvil¿, te llegará este mensaje con un enlace a tu vida laboral.#SeguridadSocial pic.twitter.com/yRUgf9Dyuh
— Policía Nacional (@policia) November 25, 2019