Itxi

Gizartea

NBE

Lur planetaren tenperatura 3,2 gradu igoko litzateke Parisko Akordioa bete arren

Agentziak| Erredakzioa

NBEk ohartarazi du CO2 isurketak % 7,6 jaitsi behar direla urtero 2030era arte 1,5 graduko beroketa gelditzeko.

  • Mendi batez inguratutako laku baten irudia Euskadin

    Nazioartearen konpromisoa gaur egungoa baino bost aldiz handiagoa izan behar da.Argazkia: EiTB

Lur planetaren batez besteko tenperatura 3,2 gradu igo daiteke mende honetan, nahiz eta 2015ean sinatutako Parisko Akordioan emisioak murrizteko ezarritako konpromisoak bete. NBEk ohartarazi du "inpaktu klimatiko suntsitzaileak" ekarriko lituzkeela, 1,5 gradutik beherako tenperaturak lortzetik urrun dagoelako.

Nazio Batuen Ingurumenerako Programak urtero jasotzen duen isurtzeen txostenean jasotako datuak dira. Madrilgo Klimaren Goi Bilera (abenduaren 2tik 13ra) egiteko astebete falta denean eta 2020ko Parisko Akordioa indarrean jarri baino lehenago heldu da gida.

Ikerketaren arabera, urtero, 2020 eta 2030 artean, % 7,6 murriztu behar dira CO2ren isuri globalak, tenperatura 1,5 gradu handitzea nahi ez badugu. Horretarako, baina, nazioarteak isuriak murrizteko hartu duen konpromisoa gaur egungoa baino bost aldiz handiagoa izan behar da.

2018an, guztira 55,3 gigatoi CO2 isuri ziren. Helburua 2030ean 15 gigatoi gutxiago isurtzea da, urtero tenperaturaren igoera 2 gradu murrizteko, edota 32 gigatoi gutxiago isurtzea 1,5 graduko jaitsiera lortzeko.

Egungo joerari jarraituz gero, 1,5 gradu igo beharrean, 3,4-3,9 gradu igo daitezke tenperaturak mende amaieran, NBEren arabera.