Itxi

Gizartea

ERASOA

18 urteko bi gazte atxilotu dituzte Bilbon, emakume bati sexu erasoa egiteagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Biktima modu bortitzean paretaren kontra jarri eta abusuak egin zizkioten. Sakelako telefonoa lapurtzen ere saiatu ziren baina emakumearen erresistentzia ikusita, ihes egin behar izan zuten.

18 urtek bi gazte atxilotu dituzte Bilbon emakume bati eraso egiteagatik. Askatasun sexualaren kontrako delitua eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta leporatzen dizkiete.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ostiral goizaldean, 04:30 aldera, Uribitarte inguruan hiru gazteren erasoa jasan zuela salatu zuen emakume batek. Antza denez, biktima kaletik zihoala, indarkeriaz atxiki, pareta baten kontra modu bortitzen jarri eta sexu-abusuak egin zizkioten hiru gizonezkok. Ondoren, telefono mugikorra lapurtzen saiatu ziren.

Emakumea gogor erresistitu zen eta hori ikusita, erasotzaileek handik alde egitea erabaki zuten.

Ertzaintzari abisua eman eta erasoa izan zen tokitik gertu topatu zituzten bi gizonak, ez  ordea hirugarrena Ostiralean Bilboko Auzitegiaren esku geratu ziren bi atxilotuak baina ez da jakitera eman ze neurri hartu duen epaileak.