Gizartea
Gipuzkoako Auzitegia
18 urteko espetxe-zigorra, neskato bat biluzik sexu-harremanak izaten grabatzeagatik
Agentzia | Ererdakzioa
Gertakariak 2015eko maiatzean jazo ziren. Epaiak zehaztu duenez, akusatuak "bi adingabeen arteko sexu-harremanen 82 bideo lortu zituen".
13 urteko neskato bat 17 urteko mutil-lagunarekin sexu-harremanetan grabatzeagatik 18 urteko espetxe-zigorra onartu du gizonezko batek Gipuzkoan. Biktima bere bikotekidearen alaba zen. Era berean, adin bereko beste bi neskato, aurrenekoaren lagunak, grabatu zituen zigortuak, bikotekidearen alabaren logelan.
Sententziaren arabera, gertakariak 2015eko maiatzean jazo ziren. Gipuzkoako herri bateko etxebizitza batean neskatilaren amarekin harremana zuen akusatuak. Adingabearenganako "sexu hurbilketa hasi" zuen zigortuak, "asmo lizunekin ukitzen saiatuz eta film pornografiko bat elkarrekin ikusteko gonbita eginez".
Gizonak neskatxiaren telefono mugikorrean sartzea lortu zuen. Epaiak zehaztu duenez, akusatuak "bi adingabeen arteko sexu-harremanen 82 bideo lortu zituen".
Era berean, testuak argitu duenez, "grabazio dispositiboak aprobetxatuz", gizonak biktimaren beste bi lagun grabatu zituen, horietako bat biluzik agertzen da hiru bideotan, eta bestea bakarrean.
Zigortua adingabearen logelan sartu zen, ate nagusia erabiliz, eta bere telefono mugikorrarekin biluzik grabatu zuen.