Itxi

Gizartea

Migrazioa

'Aita Mari' ontzia Lesbosera iritsi da, zortzi tona laguntza humanitariorekin

EiTB.EUS

Itsas Laguntza Humanitarioaren ontzia urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; batez ere, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman du.

  • 'Aita Mari' ontzia urriaren 20an itsasoratu zen. Argazkia: Izaro Insausti (Euskadi Irratia).

    'Aita Mari' ontzia urriaren 20an itsasoratu zen. Argazkia: Izaro Insausti (Euskadi Irratia).

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia astelehen honetako goizean iritsi da Lesbosera (Grezia), zortzi tona laguntza humanitariorekin.

Euskadi Irratiak baieztatu duenez, ontzia helmugara heldu da. Bereziki, oinetakoak eta neguari aurre egiteko arropa eraman die ondorengo hilabeteotan greziar uharteetan izango direnei.

Aita Mari urriaren 20an itsasoratu zen Pasaiako portutik; aurreko asteotan, hainbat aldiz atzeratu behar izan zuen irteera hura.