Gizartea
Legez kontrako adopzioak
'Ume lapurtuen' auziko DNA probak 'arintzeko' eskatu du Legebiltzarrak
Erredakzioa
Horrez gain, Jaurlaritzak kaltetuei DNA probak ordaintzeko proposamena baztertu dute Legebiltzarrean. Legez kanpoko adopzioen auziarekin zerikusia dutelakoan 300 kasu egon daitezke EAEn.
Halaber, ekimen horrek, ospitaleei 1936tik 1980ko hamarkada amaiera arte izandako haur jaioberrien ehorzketen inguruko tramiteen erlazioa gauzatzea jasotzen zuen.
PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa, berriz, babestu egin dute. "Ikerketaz arduratzen diren epaileek eta fiskalek DNA probak arintzeko behar diren tresna guztiak" bideratzeko eskatzen zuen, eta sozialisten zuzenketak PP, UPyD eta EAJ alderdien babesa jaso du. Estatuko Fiskaltzak "kasu horien jarraipena egingo duen figura bat sortzea" ere jasotzen du Legebiltzarrak onartu duen proposamenak.