Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Onik aurkitu dute Eskoriatzan desagertutako 87 urteko gizona

Agentziak | Erredakzioa

Ostiral eguerdian topatu dute, pinudi batean. Badaezpada, eta balorazio bat egiteko asmoz, Debagoieneko ospitalera eraman dute.

Onik aurkitu dute Eskoriatzan (Gipuzkoa) desagertutako 87 urteko gizona, ostiral honetan Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez eta @112_SOSDeiak-ek Twitterren jakitera eman duenez:

Gizona pinudi batean topatu dute, eguerdian. Badaezpada, eta balorazio bat egitea xede, Debagoienako ospitalera eraman dute.